2011/09/12

BURLATAKO MUGAK

BURLATAKO   EGUNA


  Lehen ohikoa zen udalerri baten mugak, edota hauek zehazteko erabiltzen diren mugarrien kokapena, aztertzeko, herriko bizilagunek urtean behin ibilaldi bat egitea.

  Helburu praktikoa zuen eginkizun hau, garai berriekin jai giroko ekintza bat bilakatu zen, ibilaldi hauen bidez auzokideok herria eta bere historia ezagutzeko aukera ederra izanik.

  Azkeneko Burlatako Egunean aspaldiko ohitura hau berreskuratu nahi izan da. Ibilaldia goizeko bederatzietan atera zen, eta bi ordu eman zuten partaideek herriko mugak ikusi eta aztertzeko. Zoritxarrez Burlatako mugarri gehienak desagerturik daude. Aukera ederrra izan zen gure herria ezagutzeko, bai eta bertako kontu eta pasadizo bitxiak entzuteko ere.

 
  Ibilaldia amaitu ondoren, eta indarrak berreskuratzeko, hamaiketako gozoa eskaini zuten antolatzaileek eliza plazan.