2011/12/21

ZORIONAK

 HAIEKIN BATERA LASTERKA EGIN AHAL IZATEKO..



...PRESOAK  ARINEKETAN  KALERA!

2011/11/09

SOLASTEKO

"Herri"  izenlagunari  buruz  prentsan agerturiko
iritzi  artikulu  interesgarri  bat:

2011/09/12

BURLATAKO MUGAK

BURLATAKO   EGUNA


  Lehen ohikoa zen udalerri baten mugak, edota hauek zehazteko erabiltzen diren mugarrien kokapena, aztertzeko, herriko bizilagunek urtean behin ibilaldi bat egitea.

  Helburu praktikoa zuen eginkizun hau, garai berriekin jai giroko ekintza bat bilakatu zen, ibilaldi hauen bidez auzokideok herria eta bere historia ezagutzeko aukera ederra izanik.

  Azkeneko Burlatako Egunean aspaldiko ohitura hau berreskuratu nahi izan da. Ibilaldia goizeko bederatzietan atera zen, eta bi ordu eman zuten partaideek herriko mugak ikusi eta aztertzeko. Zoritxarrez Burlatako mugarri gehienak desagerturik daude. Aukera ederrra izan zen gure herria ezagutzeko, bai eta bertako kontu eta pasadizo bitxiak entzuteko ere.

 
  Ibilaldia amaitu ondoren, eta indarrak berreskuratzeko, hamaiketako gozoa eskaini zuten antolatzaileek eliza plazan. 

2011/08/15

JAIAK - ROKODROMO

Burlatako jaietan Axular elkartetak antolaturiko ekitaldien egitarauan barna Rokodromo bat ekarri zen elkartearen egoitzara abuztuaren 15ean, jaien egun nagusian.

Bertan, eskaladan aritzeko eta trebatzeko aukera izan zen goizez zein arratsaldez. Parte-hartzaile gehienak adin txikikoak izan baziren ere, heldu batzuk ere animatu egin ziren, edonola ere, ez zen beharrezkoa izan alkoholemia-kontrolik egitea.

Hemen dituzue egunaren zenbait irudi.


2011/08/10

JAIAK

Nafarroako
III. Mailako Aizkora Finala 2011


Abuztuaren 19an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera jokatuko da Burlatako Ezkabazabal Plazan.
Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta bi 45 ontzako.
Parte hartzaileak:

Iñaki Vazquez (Altsasu)
Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)
Eneko Saralegi (Leitza)
Diego Riaño (Leitza)
Angel Eraso (Salinas de Oro)

Lana lehen bukatzen duten 2 aizkolariak mailaz igoko dira


EUGI

2011/07/26

2011/07/18

MENDI MARTXA 2011


Amaiuren hasiko da uztailaren 30 eta Lizartzan bukatu abuztuaren 6an.

IZEN EMATEA Euskadiko Kutxa- Caja Laboraleko ondorengo zenbakian ( 3035 0126 67 1260033069 ) sarrera egin eta kontzeptuan zuen izen abizenak jarri.

esait.org

ELIZONDOKO BESTAK

2011/06/24

KORRIKALARIAK




Juan Cruz Goikoetxea "Chiquito de Arruiz" Nafarroako korrikalaria Aldazen aurka lehian 1961ean

2011/06/15

IRATIKO TOURRA



.
III.  EUSKAL HERRIKO ZIKLOTURISTA  ITZULIA

Uztailak 2-3   Maule (Zuberoa)

IRATIKO  TOURRA

IZENA EMATEKO: HEMEN
.

 


2011/05/30

IBILALDIAK PIRAGUAN ARGA IBAIAN

.


Maiatzaren azkeneko bi asteburuetan eta kirol batzordeak antolaturiko ekimen honetan, elkarteko bazkideek Arga ibaian zehar piraguan ibiltzeko aukera izan zuten.

Guztira 35 lagun animatu ziren ibilaldi hauetan parte hartzera. Ibilaldiak bi ordukoak izan ziren, lehena maiatzaren 21ean egin zen eta bigarrena aste bat beranduago. Ibaian sartu eta Iruñeko Piraguismo elkarteko monitoreen aldetik gutxieneko ezagutzak jaso ondoren ibaian gora eta behera ibili ziren. Baten batek igeri egin behar izan zuen piraguatik erori zelako, beraz, txantxa eta umore onerako abagunea ere izan genuen. Dena den, pentsatu baina errazago suertatu zitzaiela esan zuten arraunlari berri guztiek.

Ibilaldi hauetan lagundu gintuzten monitoreak euskaldunak ziren, hortaz, jarduera hau euskaraz garatu zen. Bestetik ere, ekintza honen bidez kirola egiteaz gain, ibaien ingurunearen natura eta bizitzaz gozatzeko aukera ere izan zen. Izugarri polita da ibaian eta bazterrean dauden animaliek sortzen duten musika aditzea.

Ikastaro eta ibilaldiak amaitu ondoren, Caparrosoko errotaren eraikin ederra barnetik ezagutzeko aukera izan zen, bai eta bertan dutxa hartu eta itxuroso jartzeko ere.

Partehartzaile guztiak oso pozik atera ziren balorazio oso positiboa eginez, beraz, ziur aski datorren urtean ere antzeko zerbait egitera animatuko gara. Ea aurten ausartu ez direnak bustitzen diren. 
 

2011/04/04

KORRIKA BURLATAN


APIRILAREN 8an, ARRATSALDEKO 19:45etan ISIDRO DEUNA KALEAN

2011/03/26

ETXAURI

www.crossetxauri.tk                                                            www.herrikrossa.com
          
                                                   

2011/03/21