2010/03/29

ETXAURIko Igoera

Goiz ederra korrika egiteko, ez hotz ez bero. Hori bai, goiko aldera iristean dena soberan zegoen. Korrikalari aditu batek (71 urteko txapelduna) zioenez "es cuesta y cuesta".
Hemen dituzue prentsaren iruzkinak eta sailkapenak: 

D.Noticias          D:Navarra


Behin jeitsi ondoren, oraingoan publiko moduan,  aukera izan genuen beste batzuek izerdia nola botatzen zuten ikusteko. Aurten ere, Aimar irabazle.


2010/03/21

ETXAURIko Igoera

Martxoaren 28an, goizeko 11etan helduak, tarte bat lehenago haurren kategoriak. ADI ordu aldaketari!

Lasterketaren informazio guztia antolakuntzaren webgunean:


Izena emateko herrikrosaren bitartez, email bat bidaliz haien helbidera (inscripcionetxauri@gmail.com) edo herriko plazan egun berean. 

Mendate jeitsi ondoren eta behin dutxa hartuta, goiza jarraitzeko aukera Etxauriko harri baldarraren jasoaldiarekin.

2010/03/15

LEKUNBERRIKO LEGOA

Martxoaren 21an, igandea, udaberriaren etorrerarekin bat, erronka polita herri korrikalariontzat eta lasterketa eder bat. Froga Lekunberritik, Ilargi tabernaren parean, aterako da Azpirotz igotzeko, Cia etxeratino jeitsi eta berriz ere irteerara itzultzeko. Lasterketa goizeko 12etan aterako da, aurretik haurren lasterketak izanen dira. Izena emateko herrikrossean edota han bertan egun berean.

 

2010/03/09

II. "AXULAR" MENDI IBILALDIA

II. IRAUPEN HANDIKO "AXULAR" MENDI 
MARTXOAren 27an
Pasa den urtean bezala Ezkaba, Ortziasko eta Lartzabal mendiak igoko ditugu. Goizeko 7:30etan Axularretik abiatuko gara eta 6 ordu inguru ibiliko gara. Elkartean bazkalduko dugu.

Martxa luzeaz gain, motza ere eginen dugu, iaz bezala. Laguntzaileak beharko dira, beraz, tabloian izena emateko zerrenda paratuko da. Animatu eta parte hartu.

2010/03/08

TXINGUDI KORRIKA

Hurrengo larunbatean, arratsaldeko 16:30etan , Hendaiatik abiatu, eta Txingudiko badia ederra zeharkatu ondoren, Hondarribian amaitzen den herri lasterketa. Informazio gehiago  hemen


SAHARA KROSA - ZUMAIA

Duela egun batzuk izandako haizete handiak zirela eta, lasterketa batzuk bertan behera geratu behar izan ziren. Sahara Krosaren kasuan datorren astebururako (2010-3-14) atzeratu dute, Zumaian berriz, datorren hilabeterako (2010-4-24).
Sahara krosa              Herrikrossa