2010/01/22

IDIAZABAL



Nafarroako mugatik gertu, Goierriko herri honetan, San Blas jaiak ospatuko dira hilaren amaieran. Jai egitarauan klasiko bat bihurtu den herri lasterketa dugu, izan ere, aurten 30. aldia da kros hau egiten dela.

Hurbiltzen denak, oso giro polita eta korrikalari asko aurkituko ditu. Sakanatik pauso batera dugu Idiazabal. Izen ematea aldez aurretik egiteko herrikrossa.com eta han bertan herriko plazan.

2010/01/08

ARAITZ-BETELU


Urtarrilak 17an, Igandea. Goizeko 12etan.
Izen ematea herrikrosean edo han bertan egun berean.
Informazio gehiago hemen.

2010/01/01

SAN SILBESTRE BURLATA

Goiko argazkian San Silbestreko korrikalariak txaloka lasterketa hasi aurretik.
Gure taldetik (herriko beste batzuekin batera, antolakuntzan aritu bada ere) beste txalo handi bat ere eskaini nahi diogu elkarte eta lan guztien artean kordinatze lan txukun eta ezinbestekoa egin duen kidearentzat.
Argazkiak eta iruzkin gehiago lasterketaren blogean: http://burlatasilbestre.blogspot.com/

LARRAGA

Egun hauetakoa pasa ondoren, norbaiti indarrak eta gogoak geratzen bazaizkio...

Edo urte berrirako zenituen asmo horiek, lehenago baino berandu praktikan jarri nahi badituzu...


Larragan Erregetako Krosa. Informazioa haien webgunean