2010/12/22

HATOR HATOR NESKA-MUTIL ETXERA

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

2010/12/13

TXANTREA

.

Txantreako eguneko Herri Krosa.
Paregabeko eguraldia arineketan aritzeko pasa den larunbateko goizean eta beti bezala giro ederra Txantreako karriketan. Antolakuntzari bikain bat egindako lan txukunarengatik.

2010/11/19

ESTERIBAR

.
Esteribarreko

VI. Herri
Lasterketa

Azaroak 28

Goizeko 11etan

Zubiriko polikiroldegitik


2010/11/05

ROKODROMO ELKARTEAN

SAKANAKO X. HERRI LASTERKETA

.
BURUNDESA SARI NAGUSIA.
SAKANAKO X. HERRI LASTERKETA
Sakanako "Lasa Kirolak" Koparako puntuagarria
Azaroaren 21ean - 12:00etan

Umeen froga: Ziordia
Helduen frogaren ibilbidea: Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia. 8.5 km.

Izen emate eta emaitzak (azken eguna azaroak 18) web gunearen bidez:

2010/10/31

BOTILEN HILERRIA



   Urriaren azkeneko larunbatean elkarteko lagun batzuk, hogeita bost inguru, etxe ondoan dugun Ezkaba mendira hurbildu ginen. Iragarpenek ura aurreikusten bazuten ere, eta bezperako gaua euria ederki bota arren, oso egun polita atera zitzaigun mendian ibiltzeko. Igoera hau oso erraz egiten da , hortaz, denok, txikiak barne, arazorik gabe egin genuen.

   Behin tontorrera ailegatuta Ezkabako gotorlekuaren inguruan asko ikertu duen eta bertan egondako presoen bizibaldintzak eta egoerari buruz informazio iturri handia den Iñaki Alforjarekin bildu ginen. Indarrak berritzeko mokadu bat hartu ondoren, gotorlekuaren inguruetatik eta oraindik irekita dauden zenbait gunetatik itzulinguru bat egiten genuelarik, lagun honen azalpenak entzun genituen.


   Gotorlekua nola eraiki zuten eta zein izan zen bere hasierako helburua ikasi genuen. Baina batez ere, han beranduago eratu zen presondegiari buruz, frankismoaren errepresioaren zutabe handienetarikoa bat izan zenaz, aritu ginen. Izan ere, gotorlekuan giltzaperatutakoen bizibaldintzak arras gogorrak ziren, esaterako, erakinaren alde handiena lur azpian egin zenez eta gainera oso ingurune hotza eta hezean kokatuta dagoenez, giroa oso egokia zen gaixotasunak zabaltzeko. Honi elikaduraren gabeziak eta gerra garaiko errepresio eta eguneroko bortizkeri eta tratu txarrak gehitzen bazaizkio emaitza garbia agertzen zaigu, hau da, heriotza. 



   Heriotza hain ohikoa bilakatu zen, ezen inguruko herrien hilerrietan ez baitzen tokirik geratzen hainbeste gorpu lurperatzeko. Hori dela eta, hilerri bat sortu behar izan zuten gotorlekutik ez oso urrun. Duela gutxi hilerri honetako hobiak ikertzen aritu dira Aranzadi zientzia elkarteko teknikariak eta hobietan hezurrekin batera, frontean egiten zen moduan, botila bat hildakoaren datuekin utzi zuten lurperatzaileek. Botilen hilerri honetan eman genuen amaitutzat bisita interesgarri hau.

2010/10/27

CORRER (Jean Echenoz)


Oso gustura gaude zenbait idazle ospetsuren azkeneko liburuekin. Duela gutxi Murakamiren liburuaz mintzatu baginen, oraingoan, txanda Jean Echenozek idatzitako eleberri berriari dagokio.

Gaztelaniara berriki itzuli den idazle frantziarraren liburuan, Emil Zatopek dugu protagonista. Bertan, egileak, ohiko biografia bat egin gabe, baizik eta eleberri bat idatziz, gizon honen bizitzaren pasarte nagusiak ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Lan honetan korrikalari handi honek kirol arloan suposatu zuenaz aritzeaz gain, Echenozek pasa den mendearen gertakari garrantzitsu batzuen eszenatokietan kokatzen gaitu. 
 
Liburua oso erraz irakurtzen da eta herriko liburutegi publikoaren apalategian zain duzue, beraz, hartu tartetxo bat eta entrenatzera joan aurreko eserialdi batean irakur dezakezue.


2010/10/18

2010/10/17

LIZUNIAGAko IGOERA

.Lizuniagako Igoera

EGUNA: URRIAK 23 ORDUA :17.00

 
Lasterketa 4,9 km-koa da eta ibilbide osoa asfalto gainean egingo da.

Izena emateko:


edo han bertan egun berean




2010/10/01

ONDDO LASTERKETA


Altsasuko Ferien larunbatean,
urriaren 17an, goizeko 12etan lasterketa ez konpetitiboa ospatuko da.
Ez daude saririk lehendabizikoarentzat ezta sailkapenik.
Kamiseta bana izango duzue. Kamiseta kalitatekoa.
Ibilbidea 7 Kmkoa, laua, berdea, basoan zehar eta hasierako partea grabillazko bidea.
Dauden sariak (txistorra, onddoak, gazta, odolkiak, txorizoa) zozketatuko dira korrikalarien artean.
Anima zaitez.

Izen ematea eta informazioa: dantzaleku sakana

2010/09/27

ORREAGA-ZUBIRI

Urriaren 3an.
Udazkeneko kolore ezberdinez gozatzeko lasterketarik aproposena.

2010/09/22

BESTELAKO EKITALDIAK

Elkarteko kirol batzordea eratu zenetik hona, batik bat, korrikalarien arloan aritu da. Hala ere, gure helburua beste arlo batzuetan aritzea ere bada.

Horrela bada, inguruko mendi eta alderdietan oinez eta bizikletaz ateraldiak antolatuko ditugu. Irteera hauetan, kirolaz eta paisaiaz gozatzeaz gain, tokian tokiko gertaera historiko eta kulturalak ezagutzen ere saiatuko gara. Esaterako, gutxi barru, urriaren amaieran, Ezkaba mendira joanen gara, hango bazterretan ibiliko gara eta, bide batez, bertako “botilen hilerria” eta gotorlekuaren inguruko gertaera latzen berri izateko aukera izanen dugu.

Urtea bukatu baino lehen, azaro aldean, rokodromo bat ekarriko dugu elkartera, bertan, haurrak zein helduak eskaladan saiatu eta trebatzeko. Beste aldetik, izen handiko pilotariekin mahai-inguru bat egiteko asmoa badugu, euskal pilotaren gaurko egoerari buruz haiekin solasteko.

Ikusten duzuenez, gauzak egiteko ilusio eta gogoak baditugu, zuek egitasmo berri hauetan gurekin bat egitea gustatuko litzaiguke.

DENBORALDI BERRIA

Ikasturte berria hasia dugu, eta Axular elkarteko kirol batzordean nagiak astintzea kostatu bazaigu ere, dagoeneko martxan gaude.

Abuztuan bertan, herriko jaien festondoa oraindik gainditu gabe geneukalarik, kide batzuk Eugiko herrian egiten den lasterketara hurbildu ginen. Urtegiari egiten zaion bira honek inguruko korrikalarien denboraldiaren hasiera markatu ohi du. Aurten 18. edizioa bete duen lasterketa hau ederra bezain gogorra da, eskerrak aurten goizaren freskotasuna probesteko ordu bat aurreratu zutela.

Irailean, berriz, etxean bertan izan dugu korrika egiteko aukera. Azkeneko urteetan egin duen moduan, aurten ere, ikastolen elkarteak “Oinez” festaren aurreko asteburu batean herri krosa antolatu du, lasterketak Burlata, Uharte eta Atarrabia zeharkatu dituelarik. Goiza polita pasa dugu elkartetik hurbildutako haur zein heldu.

Lehen esan dugunez, hauek izan dira Nafarroako denboraldiari hasiera ematen dioten frogetariko bi. Herrialdean antolatzen diren lasterketen artean badira batzuk nabarmentzen direnak beren kutsu herrikoiarengatik. Izaera herrikoia dutela esatean honako hau adierazi nahi dugu besteak beste:• Lasterketa mota hauek lehiakorrak ez dira, hau da, berdin da zein postutan ailegatu edota noiz heldu, izan ere, batzutan, denborak ez dira hartu ere egiten.

• Korrikalarien artean oso lagun giro polita sortu ohi da.

• Gehienetan froga amaitzean, jai giroan hamaiketako edo askariren bat egiten da korrikalari eta bertaratutako publikoarentzat.
Guk parte hartzen dugun lasterketetan ezaugarri hauek aurkitzen saiatzen gara. Horretarako lasterketen egutegia harturik, hautaketa bat egiten dugu. Hautaketa honetan, hasieran aipaturiko bi lasterketa hauek sartzen ditugu, gehi hurrengo lerroetan azalduko ditugunak.

Urrian, Alltsasuko ferien bezperan, “Onddo lasterketa” antolatzen da. San Pedro Zelaietan eta hariztian zehar egindako krosa dugu hau. Denborak eta sailkapenak ez dira hartzen eta amaitutakoan musika, zozketak, jatekoa eta edatekoa ziurtatuta dago.

Mendian gora eta behera ibiltzea gustukoa duenak, hitzordua dauka Esteribarreko udalak Zubiri inguruan azaroaren amaieran antolatzen duen krosarekin. Gainera, bertako txistorra eta odolkiak dastatzeko aukera ere izaten da.

Abenduan sarturik, Tafallako eta Txantreako herri lasterketak ditugu. Bietan oso parte hartze zabala ematen da eta jai giroa ere nabarmena da. Txantrean ohikoa da zenbait korrikalari mozorroturik ateratzea eta aldarrikapenek ere bere tokia dute lasterketan. Eta nola ez, urtea amaitzeko San Silbestreak ditugu. Aurreko urtean, herrian, arrakasta handiz egin zen froga honen lehengo edizioa. Ez dizugu esan behar non aurkituko gaituzun egon horrentan, ezta?

Urtea hasteko berriz, Araitz-Betelura hurbilduko gara mendiko bidexkak eta errepidekoak tartekatzeko. Geroxeago klasiko bat herri korrikalariontzat, hots, Etxauriko igoera. Apirilean ere ez gara etxetik mugituko eta Hiru Herriko lasterketa jendetsuan egonen gara.

Udaberria bete betean dagoenean, elkartetik aterata hasiko gara korrika egiten, berriz ere, elkartean amaitzeko Axular lasterketaren edizio berri batean.

Eta horrela bukatuko da denboraldia, batzuk beste nonbaitera hurbilduko dira, esaterako, Linzoian, Doneztebe edo Aldapa peñaraino. Dena den, garai horretarako gehienok nekatu samar eta oporrak hartuta egonen gara jada.


2010/09/06

BURLATA-UHARTE-ATARRABIA

Nafarroa Oinezeko Krosa
Irailaren 19an, igandez, goizeko 10:30etatik aurrera. Helduen lasterketa 12:00etan izanen da eta 6.000 metro inguru izanen ditu.
IZEN EMATEA: laskertako egunean bertan.
 

ERGOIENA

V. ERGOIENAKO BIRA. Irailak 18an, arratsaldeko 17:00etan. 


2010/08/29

EUGI

EUGIKO XVIII. HERRI KROSA




ARGAZKIAK

ZIZUR NAGUSIA


Izen ematea eta informazio guztia: www.ardoi.es/

2010/08/20

EUGI


Abuztuaren 29an, igandea, goizeko 10etan, EUGIko XVIII. Herri Lasterketa.
URTEGIAREN BIRA.
Oso ibilaldi polita baina gogorra, eta giro oso ona.

2010/08/14

BERRIOZAR


Aurten ematen du toki askotan animatu egin direla hiri milak edota antzekoak antolatzera. Izan ere, udako giroa ez da aproposena lasterketa oso luzeak egiteko.
Berriozarko jaien aurreko ekitaldien artean, eta bertako kirol elkarteak antolaturik, abuztuaren 21ean, goizeko 10etan, I. Hiri milia.

2010/08/08

TAFALLA

Datorren ostiralean, abuztuaren 13an, Tafallako jaien bezperan, lasterketatxo bat afaldu aurretik. 

2010/08/06

LITERATURA PIXKA BAT


Uda sasoi egokia da atsedena hartzeko eta lasai egoteko. Aisialdiaz gozatzeko aukera gehiago izan ohi dugu orokorrean egun hauetan. Hori dela eta, korrika egiteaz gain literaturzalea ere baldin bazara, egun hauetarako bi proposamen luzatu nahi dizuegu.


De qué hablo cuando hablo de correr (Haruki Murakami) duela hilabete gutxi batzuk erdarazko itzulpena  aurkeztu zen liburu honetan, egileak nola hasi zen korrika egiten eta bere esperientzien berri ematen digu. Liburuan ere ez dira falta bere ibilbide literarioaren inguruko pasadizoak. Gure ustez, gizonak  korrika egitearen zaletasuna muturretara eraman badu ere, liburua interesgarria izan daiteke besteen bizipenak ezagutzeko.

  

Bestetik, klasiko bat korrikalarien artean. Alan Sillitoe zenak 1959. urtean idatzi zuen La soledad del corredor de fondo liburua. Eleberrian poliziak harrapatu eta giltzaperatutako gazte baten egoera azaltzen zaigu. Mutilak korrikaren bidez lortzen du bere bizimodu gogorra arintzea, bide  batez ere, kirol horretan duen abileziaz baliatzen da erreformategiko zuzendaria irrigarri uzteko.


    

2010/07/28

AGOITZ

.
AGOITZKO XII. HERRI KROSA edo "COSTRADA" delakoaren  HERRI LASTERKETA       



ABUZTUAREN  6an. Arratsaldeko 18:30etan, Nafarroa Beherako Plazan.
Izena emateko irteeran bertan 17:00etatik aurrera.

2010/07/18

ELIZONDOKO BESTAK

.

Elizondoko jaien bezperan, hau da, uztailak 23an, ostirala, eta Baztango Atletismo Taldeak antolaturik, herri krosa.

Haurren lasterketak arratsaldeko 7etan,
helduenak ordu bat beranduago.

Irteera eta helmuga herriko Udaletxean.

2010/07/15

MENDI 10 MARTXA

.
NONDIK GATOZ ...              ....NORA  GOAZ


Hamar urte mendi martxan Euskal Herriko selekzioen alde

Uztaritze -  Maule
Elgeta  -  Trebiñu

Uztailaren 31tik Abuztuaren 8ra.

EUSKAL  HERRIKO  SELEKZIOAK  BAI!!

Informazio gehiago: esait.org

2010/07/01

ENTZIERROAREN LASTERKETA


IZENA EMATEKO, ODUTEGIAK ETA INFORMAZIO GUZTIA HEMEN 

2010/06/27

IRATIKO TOURRA


IRATIKO TOURRA
EHko ZIKLOTURISTA ITZULIA



Izen emateak irteeran egin ahal izango dira lasterketa hasi baino 15 minutu lehenago arte, edo web orri honetan

2010/06/24

DONEZTEBE

,
DONEZTEBEKO ERREKA KIROL ELKARTEA ANTOLATURIK:

XXXII.  HERRI  KROSA


Ekainaren 27an, igandea. Goizeko 10:30etan haurrak, 11:30etan helduak ( 8 km. ).

Izena emateko eta informazio guztia:   herrikrossa.com

2010/06/21

DONIBANE

UDAKO SOLSTIZIOA OSPATZEKO EGITEN DEN SUTEAREN GAINEAN JAUZI EGIN BAINO LEHEN,  ABIADURA ETA INDARRA HARTZEKO,  I. HERRI KROSA ANTOLATU DUTE DONIBANE AUZOAN.


DONIBANE AUZOAREN SANJUANXAR AUZO LOKALAREN I. HERRI KROSA

EKAINAK 23, ASTEAZKENA. Arratsaldeko 18:30etan HAURREN LASTERKETAK ETA JARRAIAN HELDUEN PROBA. DONIBANEKO IBARBIDEAN EDO BAGUADAN

IZENA EMATEKO: 657 336 984  -  san.juan.xar@hotmail.com

2010/06/14

LIZOAIN - IRUÑEA


LARUNBATA.
LIZOAINGO VIII. HERRI LASTERKETA
GOIZEKO 10ETAN, IZEN EMATEA 5 € ETA 6725MTKO TARTEA.
AMAITU ONDOREN HAMAIKETAKO LASTERKARI ETA LAGUNTZAILE GUZTIENTZAT.


IGANDEA
SAN FERMINETARAKO MOTORRAK BEROTZEN
ALDAPA PEÑAREN III. HERRI KROSA
GOIZEKO 10ETAN HAURREN KATEGORIEKIN HASITA, ETA 11ETAN BERRIZ, HELDUAK.
6800MT ETA OSO IBILALDI POLITA.
KORRIKA EGIN ONDOREN MOKADU BAT HARTZEKO AUKERA.

ORREAGA-ZUBIRI

.
ORREGAGA ZUBIRI 
 V. LASTERKETAREN IZEN EMATEA EKAINAREN 21ean HASTEN DA.

INFORMAZIO GUZTIA:


2010/06/08

ATARRABIA - LARRAINTZAR

Datorren larunbaterako bi aukera:

Etxetik gertu, Atarrabiatik abiaturik, Mendillorriko IV. igoera.
Irteera goizeko 11etan pilategian eta 6.125m.

Larraintzarren ordu berean, "Bost Udaletxe" lur orotako bosgarren eta azkeneko froga. Izen ematea (5€) han bertan ordu erdi bat lehenago. 8 Km.
Amaitu odoren, hamaiketako ederra.

2010/06/04

XIBA JAIALDIA 2010 BURLATAN

EUSKAL HERRIEN ARTEKO EUSKAL JOLAS ETA JOKOEN VII. JAIALDIA



Nafarroa eta Zuberoaldeko herrien arteko kanporaketa
Noiz: Ekainaren 5ean goizean
Non: Burlatako Udal Plazan

Harri-altxatzea / Ingudea / Lasto-altxatzea / Artobiltzea / Esne-untzia / Zaku-eramatea / Zerra / Egur-meta / Toka / Dantza / Soka-tira / Xiba / Musa

2010/06/02

LANTZ - NARBARTE - MONREAL



LARUNBATA

Datorren ekainaren 5ean, urte sasoi honetan mendialdeko eremuaren koloreak gozatzeko bi aukera:

-LANTZ
Lurorotako III herri lasterketa (8Km.). 11etan, izen ematea han bertan ordu erdi bat lehenago (5€)
-NARBARTE
III Herri Krosa (7,5Km.). 11etan,
izen ematea herrikrossa.com edo han bertan (5€)




IGANDEA

MONREAL

Goizeko 10:30etan hasi Monrealen eta hodeietan amaitu.
Izena emateako oraindik aukera bada herrikrossaren webgunean, beraz aitzaki hori ezin duzu erabili.
Xtreme Monreal, 8km.