2009/12/22
2009/12/21
SAN SILBESTRE- BURLATA
2009/12/18
GASTEIZ
2009/12/12
TXANTREAko Eguna
Herritik koadrila polita bertaratu gara, hango giroaz gozatzeaz gain, hemen urte zaharrean eginen den lasterketarako gonbidapena ere luzatu diegu han bildutako korrikalari guztiei.
2009/12/04
TXANTREA
2009/12/02
2009/12/01
ESTERIBAR
2009/11/18
ZUBIRI
2009/11/16
2009/11/05
IHABAR - IRURTZUN
2009/11/02
2009/10/19
LIZUNIAGAko Igoera
2009/10/18
ALTSASU - Onddo Lasterketa
Sakanako Dantzaleku taldeak, bigarren urtez, ONDDO Lasterketa antolatu zuen Altsasun.
Goizeko hamaiketan haur eta gaztetxoen kategoriekin hasi zen proba. Ordu bat beranduago helduon txanda izan zen 140 inguruko lasterkarien parte-hartzearekin. Antolakuntzatik ahalegin berezia egin zuten lasterketan emakumeen presentzia ziurtatzearren.
Lasterketaren ibilbidea herriko plazan hasi eta amaitu bazen ere, honen tarte nagusiena Altsasu eta Urdiainen arteko hariztian zehar egin zen. Toki honen edertasuna da, hain zuzen ere, lasterketaren alde erakargarrienetariko bat. Gainera, eguraldi eguzkitsuak goiza borobiltzen lagundu zuen.
Beste aldetik ere, gure ustez, lasterketa honek berehala lortuko du bere tokia Nafarroan egiten diren herri lasterketen egutegian. Izan ere, antolatzaileek ongi jarri diote “herrikoia”-ren kalifikazioa.
Froga ez zen leihakorra izan, beraz, ez ziren denborak hartu, ezta sailkapenik egin ere. Izen ematea dohakoa zen, sariak ez ziren lehendabizikoentzat izan, baizik eta zozketaren bidez egokitu zitzaionarentzat, eta lasterkari guztiok gure kamiseta jaso genuen, baita mokadutxo bat indarrak berreskuratzeko ere.
Gauzak horrela, onddozale hauek, datorren urtean ere, han izanen gaituzte, ea orduan saskia betzerik lortzen dugun.
LASTERKETAREN ARGAZKIAK HEMEN
2009/10/12
2009/10/05
ORREAGA-ZUBIRI
Aukera paregabea atzokoa udazkenean sartzeko eta ikasturte berriari ekiteko. Goizeko hamaiketarako prest zeuden Orreagako inguruetan lasterketan parte hartu behar zuten korrikalari guztiak, aurten 900 inguru.
Lasterketaren parte-hartze zabal honek ez du inor harritzen, izan ere, lasterketak oso osagai erakargarriak ditu. Orreaga toki berezia da han ginen askorentzat, gainera eguraldi izugarri ona izan genuen lagun, eta hortik Zubirira dihoan bidearen edertasuna ere ez da nolanahikoa. Hori bai, lasterkariek osagai hauekin gozatzeko parada izateaz gain, sufritzeko tartea ere izan zuten ibilbidearen jeitsiera eta igoerekin.
Zubirira heltzean, antolakuntzak prestatutako harrerarekin korrikalariek erlaxatzeko aukera izan zuten, bertan baitziren masaje-emaileak, freskagarriak, zozketak eta abar. Dena den, hoberena indarrak berreskuratzeko, polikiroldegian egin zen bazkaria izan zen.
Amaitu aurretik, gure zorionak antolakuntzari dena hain lotuta izateagatik eta dena hain ongi egitearren.
2009/09/25
ENTRENAMENDUAK
En la reunión de comienzo de temporada se decidió seguir con el mismo horario para entrenar. Esto es, martes y jueves a las 8 de la tarde, en la entrada a las piscinas. Se recalcó la importancia de la puntualidad para poder salir a tiempo.
2009/09/24
ORREAGA - ZUBIRI
2009/09/08
BATZARRA-ASAMBLEA
1- Entrenamenduen ordutegiak eta parte-hartzea.
2- Batzordearen asmoak etorkizunerako.
3- Krosa.
4- Galderak eta iradokizunak.
Si hay alguien que tiene interés en acercarse al grupo para informarse o formar parte de él, que sepa que tiene las puertas abiertas.
2- Ideas de la comisión para el futuro.
3- Cross.
4- Preguntas y sugerencias.
2009/09/06
2009/08/31
AGERRA Auzoa - BERA
Aurreko asteburuan, Berako AGERRA auzoak bere bestak ospatu zituen. Egitarauaren barnean, larunbata arratsaldean, XXVIII Kros Herrikoia, “Luis Mª Apeztegia Oroigarria” izenekoa egin zen, eta bertaraino hurbildu ziren Axular Korrikalari Taldeko lagun batzuk.
Egin ohi den bezala, lehenak irteerako lerroan haur eta gazteen kategoriak izan ziren. Esan behar da afizio handia ikusi ahal izan genuela txikien artean, izan ere, helduen txandan baina parte-hartze handiagoa izan zen.
Helduen frogan 5800m.ko ibilbidea korritu behar zen, horretarako Agerra auzoaren kaleetatik eta inguruetako belar soroetatik igarotzen zen zirkuito bat lau aldiz egin behar zen. Zirkuituaren alde nagusiena laua bazen ere, azkeneko tartean malda motza, baina aldapatsua, igo behar zen. Lasterketa hasi aurretik eguzkiak gogoz jotzen zuen arren, azkenean oso giro ederra geratu zen arineketan aritzeko.
Harritu egin zitzaigun Krosa halako auzo txiki batean izanik, zenbat publiko bildu zen, eta zer giro polita sortu zuten.
2009/08/25
BERA
AGERRAKO KROSS HERRIKOIA 2009
XXVIII. LUIS Mª APEZTEGIA OROIGARRIA
EGUNA: Abuztuak 29, larunbata
ORDUA: Maila ttikiak: arratsaldeko 6etan
Juniorrak, seniorrak eta beteranoak: arratsaldeko 6:30etan
IZEN EMATEA: Irteeran
MAILAK
Ttikiak | 2005. urtetik aurrera jaiotakoak |
|
Aurrebenjaminak | 2002, 2003 eta 2004. urteetan jaiotakoak |
|
Benjaminak | 2000 eta 2001. urteetan jaiotakoak | 400 m |
Alebinak | 1998 eta 1999. urteetan jaiotakoak | 800 m |
Infantilak | 1997 eta 1998. urteetan jaiotakoak | 1.200 m |
Juniorrak | 1992tik 1996. urtera jaiotakoak | 2.900m |
Seniorrak | 1970tik 1991. urtera jaiotakoak | Emak 2.900 m |
Gizon 5.800 m | ||
Beteranoak | 1969. urtea eta lehenago jaiotakoak | Emak 2.900 m |
Gizon 5.800 m |
2009/08/23
EUGI
Herriko jaien biharamuna gainditzeko astirik izan gabe, Eugiko XVII. Herri krosera hurbildu ziren bertako zenbait lagun.
Lasterketen denboraldia hasteko froga ederra, baina aldi berean nahiko gogorra, dugu Eugikoa. Urtegia inguratzen duen ibilbide honetan lurzoru ezberdinetatik korritu behar du lasterkariak, krosaren hasieran eta amaieran errepidetik, basoaren eremuan berriz, harriz egindako mendiko pista, buztineko bidezidor malkartsuak eta hormigoizko errepide txikiak tartekatzen dira.
Eskerrak, zuhaitzen itzalak, eguzki –printzen zigorraz korrikalariak babesten zituela. Dena den, batek baino gehiagok, itzalarik ez zegoen tarte aldapatsu horietan, jaietan edandako kalimotxo eta garagardo freskoekin oroitu ginen.
Herrira ailegatu eta gero, dutxa “fresko” bat, sari banaketa eta antolatzaileek prestatutako gosari suspergarri batekin amaitu zen goiza.
2009/08/18
2009/07/29
AGOITZ
"CROSS DE LA COSTRADA"
NAFARROA BEHERA PLAZAN
ABUZTUAK 7, ARRATSALDEKO 18.30etan
KATEGORIA GUZTIAK
IZEN EMATEA: 6€
ASKARIA: ORBAITZETA ETA LUZAIDEKO GAZTA, SAGARDOA ETA KOSTRADA.
MENDI MARTXA 09
Izena ematen duten lehen 100 pertsonek izango dute aukera IX" Mendi Martxan parte hartzeko. Beraz ahalik eta azkarren izena ematea komeni da. Aukerak: - Telefonoz deituta: Txiki (615004202) edo Asier (617168968) - Emailez: mendimartxa2009@gmail.com helbidera zure datuak bidali (izen abizenak,tfnoa, herria, asmoak,....ea).
Abuztuak 1 IRUÑA-ASIAIN Abuztuak 2 ASIAIN-ARBIZU Abuztuak 3 ARBIZU-ZEGAMA Abuztuak 4 ZEGAMA-ARRASATE Abuztuak 5 ARRASATE-ELORRIO Abuztuak 6 ELORRIO.DIMA Abuztuak 7 DIMA-LARRABETZU Abuztuak 8 LARRABETZU-BILBO
2009/07/03
OPORRAK
Oporrak, vacances, vacacions, عطلة, bakantzak, pushime, holidays, vacanza, atsedena, отпуск, férias, 休暇....
Ez dakigu nola esan behar dizugun zuk ulertzeko eta egin dezazun, baina mesedez, gorde behingoz zapatilak eta emaiezu atsedena uda pasa arte.
2009/07/01
MENDI MARTXA - IRATIKO TOURRA
Urtero bezala, elkartetik bat baino gehiago hurbilduko da ESAITetik antolatzen den mendi martxara. Aurten, txirrindula gustukoa dutenentzat ere zabaldu dute eskaintza.
2009/06/28
ASTEBURUAREN ARGAZKIAK
Larunbatean Lantzen, ibilbidearen gogortasunak eta eguzkiaren zamak izerditan jarri zituzten lasterkariak hamaiketakoa egin baino lehen.
Atzo Iruñean, jai giroan, lasterketa motza baina bizitasun handikoa. Behean bi frogen argazki batzuk dituzue.
Lantzeko zenbait argazki
Entzierroaren lasterketaren argazkiak
2009/06/22
DONEZTEBE-LANTZ-IRUÑEA
Argazkiak Doneztebe 09
Bideoa Doneztebe 09
Prentsa Doneztebe 09
Hilabetea eta denboraldia amaitzeko, dauden hitzorduen artean, larunbata Lantzeko herrian "Bost Udaletxe" izeneko azkeneko froga dugu. Igandean berriz, Iruñean, San Ferminetarako beroketa egiteko entzierroaren lasterketa, eta beste maila batean, ia soilik profesionalentzat, Camille Extreme Isaban.
2009/06/19
2009/06/15
LARRAINTZAR - LIZOAIN - URA - ALDAPA
Aurreko asteburuan oso eskaintza zabala izan dugu herri lasterketen arloan. Gure taldea txikia izanik ere, ongi ordezkatua egon da froga ezberdinetan.
Larunbata goizean, lagun pare bat “Bost Udaletxe” izeneko lasterketen laugarren frogan parte hartzeko Larraintzarreraino hurbildu ziren.
Beste batzuk, berriz, Lizoaingo herrira gerturatu ziren hango krosean korritzeko. Paraje eder horietan arineketan ibiltzeaz gain, hamaiketako eder batekin ere gozatzeko aukera izan zuten.
Burlatatik bertatik igaro zen Uraren III. Krosean ere, ikusi ahal izan zen gure kamiseta laranjaz jantzitako beste bikote bat. Hauek korrika joan baziren ere, garraio publikoa ere maiz erabiltzen dutenez, Veolia enpresako autobusak hartu baino lehen, duinagoak diren beste aukera batzuk ere badirela gogorarazi digute.
Lizoaingo sailkapena Uraren III Krosaren sailkapena
Hiru lasterketa hauetan aritu zirenek eguzki kiskalgarri bat jasan behar izan zuten, beraz, ohikoa dena baino gehiago busti zituzten kamisetak.
Igande goizeko eguraldia, aurreko egunarena bezain itogarria ez bazen ere, ederki berotzen zuen eguzkiak. Eskerrak, Aldapa Peñako kideek antolatutako krosean parte hartu zutenek, tartera Iruñeko alde zaharrean ohi dabilen haize fresko hori izan zutela lagun.
Umeen lasterketak pasa eta gero, helduen txanda izan zen. Alde zaharrak berezko duen kutsu horrek, eta Aldapa peñaren egoitzaren inguruan zegoen giroak, San Ferminak ia gainean ditugula gogorarazi zigun.
2009/06/08
IPARRALDEKO JOKU TORNEOA
Hona hemen prentsan agerturiko arratsaldearen kronika.
2009/06/04
UDA AURREKO LASTERKETAK
Ekainaren lehenengo asteburuan, hilabetea gogoz hasteko, aukerak soberan. Ekainak 6, goizeko 11etan Legasan Bertizaranako II. Herri Krosa. Egun berean arratsaldeko 5etan eta Iturmendiko Aitzkozar elkarteak antolaturik, V. Herri Lasterketa.Igandean, ekainak 7, ausarten artean, soilik ausartenentzat, Monrealeko I. Xtreme.
“Bost udaletxeko” 4. froga, ekainak 13, Larraintzarren goizeko 11etan. Egun eta ordu berean, Atarrabiako pilategitik aterata, Uraren Herri Krosa, Mendillorrirako III. Igoera. Igandeko goizean, ekainak 14, Iruñan, Aldapa Peñak antolaturik Herri lasterketa goizeko 11etan.
Ekainaren 20an, larunbata, arratsaldeko 18:30etan txikiak eta 19:00etan helduak, Kastejongo udalak antolaturik, Herri Lasterketa. Igandean, berriz, Doneztebeko Krosa
“Bost Udaletxeko” azkeneko froga ekainaren 27an Lantzeko herrian goizeko 11etan. Biharamunean, igandeko goizean,
2009/06/03
HERRI KIROLAK - IPARRALDEKO JOKU TORNEOA
Aurten ere, Nafarroako Herri Kirol Federazioak Iparraldeko Joku Torneoa antolatu du. Froga hauen lehendabiziko jardunaldia, Axular elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien egitarauan barnean, Burlatan burutuko da.
Guztira 3 jardunaldi jokatuko dira liga sistema erabiliz.
Jardunaldietako datak: 1.Jardunaldia: Ekainak 6, Burlata (18:00) Larrain Plaza – Udaletxe berria
Probak banakakoak izanen dira. Kirolari bat modalitate bat baino gehiagotan apuntatu daiteke. Beheko taulan torneoan sartzen diren modalitateak, modalitate bakoitzean egin beharreko lana eta modalitate bakoitzerako puntuazio sistema azaltzen dira:
MODALITATEA | EGIN BEHARREKO LANA | PUNTUATZEKO ERA (MODALITATE BAKOITZEAN 3 JARDUNALDI JOKATUKO DIRA LIGA SISTEMA ERABILIZ) |
KOXKOR BILTZEA Emakumezkoak Gizonezkoak | 50 koxkor bildu 50 koxkor bildu | Hiru jardunaldi ospatuko dira baina puntuatzerakoan bi denborarik onenak hartuko dira kontutan (Mutilen kasuan 5 lehenengo sailkatuak Nafarroako Koxkor Biltze Txapelketarako pasea lortuko dute). |
INGUDE ALTXATZEA Emakumezkoak Gizonezkoak | 9 kg.ko ingudea. Minutu batez 18 kg.ko ingudea. Minutu batez | Hiru jardunaldietako altxaldi kopuruak batuko dira. |
TXINGAK Emakumezkoak Gizonezkoak | 22 kg.ko txingak 40 kg.ko txingak | Hiru jardunaldietan egindako plazak batuko dira. |
HARRIJASOTZEA | 100 kg.ko bola minutu batean 112,5 kg.ko kubikoa minutu batean 125 kg.ko zilindroa minutu batean | Hiru jardunaldietan jasotako kiloak batuko dira. |
LASTOA | 40 kg.ko lastoa. Minutu batean | Hiru jardunaldietako altxaldi kopuruak batuko dira. |
ORGA JOKOA | Orga txikiagoa eta pisurik gabe | Hiru jardunaldietan egindako itzuliak eta metroak batuko dira. |
ZAKULARIAK Emakumezkoak (hirukoteak) Gizonezkoak (hirukoteak) | 40 kg.ko zakua. 360 m hirukoteak (plaza=30 m) 65 kg.ko zakua. 360 m hirukoteak (plaza=30 m) | Hiru jardunaldietako denborak batuko dira. |
En total se disputarán 3 jornadas utilizando el sistema de liga.
Fechas de las jornadas: 1ª jornada: 6 de Junio, Burlata (18:00) Plaza las Eras
2ª jornada: 14 de Junio, Etxauri (18:00)
3ª jornada: 21 de Junio, Lakuntza (11:00)
Las pruebas serán individuales. Un deportista podrá apuntarse a más de una modalidad. En el cuadro de abajo aparecen las modalidades que se incluyen en el torneo, la tarea a realizar en cada modalidad y el sistema de puntuación de cada modalidad:
MODALIDAD | TAREA A REALIZAR | SISTEMA DE PUNTUACION (EN CADA MODALIDAD SE DISPUTARAN 3 JORNADAS UTILIZANDO EL SISTEMA DE LIGA) |
RECOGIDA DE MARZORCAS FEMENINO MASCULINO | 50 mazorcas 50 mazorcas | Se disputarán tres jornadas pero a la hora de puntuar se tendrán en cuenta los dos mejores tiempos (En el caso de los chicos, los 5 primeros clasificados conseguirán el pase para el cto. Navarro de Recogida de Mazorcas). |
LVTO. YUNQUE FEMENINO MASCULINO | Yunque de 9 kg. 1 minuto Yunque de 18 kg. 1 minuto | Se sumarán las alzadas de las 3 jornadas. |
TXINGAS FEMENINO MASCULINO | Txingas de 22 kg. Txingas de 40 kg. | Se sumarán las plazas realizadas en las 3 jornadas. |
HARRIJASOTZEA | Bola de 100 kg. 1 minuto Cúbica de 112,5 kg. 1 minuto Cilíndrica de 125 kg. 1 minuto | Se sumarán los kilos levantados en las 3 jornadas. |
LVTO. FARDO | Fardo de 40 kg. 1 minuto | Se sumará en número de alzadas de cada jornada. |
LVTO. CARRO | Carro más pequeño y sin peso | Se sumarán las vueltas y metros realizados en las 3 jornadas. |
ZAKULARIS FEMENINO (tríos) MASCULINO (tríos) | Saco de 40 kg. Plaza=30 m Saco de 65 kg.ko. Plaza=30 m | Se sumarán los tiempos de las 3 jornadas. |